Datorren igandean, azaroaren 29an, Iruritako pilotalekuan jokatuko da XXVII. Nafarroako Paxaka Txapelketaren finala. Jardunaldian hirugarren eta laugarren posturako partida izango da lehenik eta, ondoren, txapelketako final handia.
Jardunaldiaren ordutegia:
17:00 | 3. eta 4. postua:
F Taldea (Manu Irigoien, Mikel Sagaseta, Kaiet Itoiz) VS A Taldea (Mikel Telletxea, Ugutz Zelaieta, Jon Apeztegia).
18:00 | Final handia:
B Taldea (Ioritz Zelaieta, Iker Bereau, Jon Oiarzabal) VS G Taldea (Xabi Barberena, Gorka Urtasun, Joxe Itoiz).
Partidak Iruritako pilotalekuan izango dira. Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiegu Zubiondoa Ostatuari, Baztango Udalari eta Nafarroako Euskal Pilota Federazioari txapelketa hau antolatzen laguntzeagatik.
Frontoian ikusiko gara!

Leave a Reply