Asteburu txarra suertatu da aurreko asteuburkoa laxoa txapelketarentzat, jokatu beharrezkoa zen lehen jardunaldia, arazoak izan ditu eta eguraldia dela eta. Larunbatean jokatzekoak ziren bi partidak igandera atzeratu ziren, baina igandean ere, ezin izan ziren jokatu.
Baina ez ziren dena albiste txarrak izan, Oitztarren arteko partidua jokatu ahal izan zen. Bertan, Oitz A eta Oitz B-k elkarren aurka jokatu zuten, eta lehenengoek, 9-1 irabazi zuten partidua, txapelketako lehen hiru puntuak lortuz.
Oroitarazten dugu, ostegunean 2. jardunaldiko partidu aurreratu bat dagoela, Doneztebe The Moment eta Doneztebe Titi-ren artean. Espero dezagun eguraldiak lagun dezala.
Plazan ikusiko gara!
Leave a Reply