Asteburu honetan jokatu ziren 2021eko laxoa txapelketako lehen partidak. Giro ederrean jokatu ziren lehenengo partiduak, eta plazara gerturatu ziren ikusleak, partidu polit batzuk ikusteko aukera izan zuten.
A multzoan, Doneztebe Titi sendo hasi zen, bere partidua 9 -4 irabaziz Oizko taldeari. Doneztebe The Moment eta Doneztebe Ameztiaren arteko partida, 7 – 9 bukatu zen Ameztiarentzat. Aipatu Doneztebe Ameztia kanpoko talde bezala jokatu zuela partidua.
B multzoan, iazko txapeldunak Iruritako plazan egin zuen aurtengo debuta Irurita Olari talde berriaren aurka. 7 – 9 izan zen azken emaitza, Arraioz Sagardiaren alde. Aurtengoan ere Arraioztarrak sendo daudela erakutsi zuten. Irurita Miguelente eta Doneztebe Apeztegiaren arteko partidua atzeratu behar izan zen.
Partiduetako emaitzak ikusi nahi badituzue, egin klik hemen. Ligaxkako sailkapena ikusteko, egin klik hemen.

Leave a Reply