Asteburu honetan jokatuko da ligaxkako 10. jardunaldia, azken jardunaldia. Baina lehenik, eguraldia dela eta, atzeratuta zeuden eta atzo jokatu ziren bi partiden emaitzak ditugu. Lehenik, aipatu Doneztebe Titi eta Irurita Migelenek erdizka zuten partida bukatu zutela. Azken emaitza 6 eta 9koa izan zen. Bestalde, Irurita Olarik 9 eta 1 irabazi zuen Arraioz Zubiondo.
10. jardunaldiari begira, gauza batzuk daude aipatzeko. Lehenik, Irurita Migelene eta Arraioz Sagardia A taldeko lehen eta bigarren postua aseguratuta daukate. Beraien arteko partida faltan, tramite eta ohore partida besterik ez da izanen azken jardunaldian. Aldiz, Doneztebe Titik, atzoko porrotarekin, ligaxkako 5. postua ziurtatu zuen, hau da, txapelketatik at geldituko da. Hirugarren postuko borrokan Oitz eta Doneztebe Apeztegia daude. Doneztebe Apeztegia dago orain hirugarren, 10 punturekin, baina partidu guztiak jokatuak. Oitzek, aldiz, 9 puntu dauzka, baina Doneztebe Titiren aurka jokatu beharra du oraindik Oitzen. Partidu hau ez da asteburu honetan jokatuko, hurrengora atzeratu da.
B taldean ere badira gauzak erabakitzeko oraindik. Ziur dagoen bakarra Doneztebe The Moment-ek duen lehen postua da. Bi partidu jokatzeko badauzka ere, dagoeneko lehen postua seguru dauka, orain arteko partida guztiak irabaztea lortu du eta. Bi eta hiru posturako lehian Irurita Olari eta Doneztebe Amezti daude, 12 eta 11 punturekin. Biek partidu bat faltan dute. Beheko aldetik, final laurdenetako azken txartela Arraioz Zubiondo edo Irurita Arkuperentzat izanen da. Bi talde horietako batek lortuko du final laurdenetara sartzea, bestea, aldiz, txapelketari agur erran beharko dio. Momentuz, bakoitzak jardunaldi bat faltan duelarik, Arraioz Zubiondok 7 puntu dauzka eta Irurita Arkupek 5. Ikusiko dugu ze gertatzen den azken jardunaldian.
Besterik gabe, plazan ikusiko gara!


Utzi zure komentarioa