Urriak 2an jokatu zen laxoa kopako finala. Partidu ikusgarria ikusi ahal izan genuen. Partida 9 eta 8ko markagailuarekin bukatu zen. Irabazleak Mikel Mindegia, Josu Juanena, Joseba Juanena eta Javi Apeztegia izan ziren. Azpitxapeldunak, aldiz, Xabi Bengoetxea, Ramontxo Etxebeste, Aritz Alunda eta Iñaki Etxandi. 2 ordu eta 20 minutuko partida luzea izan zen eta markagailuan horrela joan ziren: 2-0, 2-2, 3-2, 3-3, 4-3, 4-6, 6-6, 6-7, 8-7, 8-8, 9-8.
Partida ikusgarri honekin, Laxoa Elkarteak denboraldia bukatutzat ematen du. Urtean zehar, 5 txapelketa jokatu dira: Baztan – Malerreka desafioa, helduen laxoa txapelketa nagusia, gaxtetxoen 2 txapelketa eta kopako torneoa.



Leave a Reply