Asteburu honetan, txapelketako 3. jardunaldia jokatuko da. Beti bezala, oso partida garrantzitsuekin.
A multzoan, alde batetik, Oitz “Kokoetxea” eta Doneztebe “Mikelo” arituko dira, eta beste aldetik, Doneztebe “Zarbonet” eta Irurita “Miguelene”. Azken sailkapenerako garrantzitsuak izango dira partida hauek.
B multzoan, Doneztebe “The Moment” eta Doneztebe “Apezteguía”-ak jokatuko dute. Partida ikustera hurbiltzen direnak, seguru partidu ederraz gozatu ahal izango dutela. Irurita “Olari” eta Doneztebe “Apezteguia”-k ere jokatuko dute. Partida hau ere oso lehiatua izatea espero da.
Hemen aurkituko ditugu partiduen ordutegiak.
Utzi zure komentarioa