Asteburuan jokatu ziren 3. jardunaldiko partiduak. Euria dela eta, Migelene – Apeztegia eta Menditxuri – Oitz A partiduak atzeratu behar izan ziren. Lehen partiduan, markagailua 3-0 zegoen euria hasi zuelarik, bigarren partiduan, hastekoak ziren oraindik. Bestalde, The Moment – Titi eta Oitz B – Sagardia partiduak arazorik gabe jokatu ahal izan ziren.
Migelene eta Apeztegiaren arteko partidua asteazken honetan jokatuko da, maiatzak 8, arratsaldeko 6etan. Aldiz, Menditxuri – Oitz A partidua ostiralean, maiatzak 10, jokatuko da arratsaldeko 6:30etan.
Partiduetako emaitzak ikusteko egin klik HEMEN. Sailkapena ikusi nahi baduzue, HEMEN egin dezakezue klik.
Plazan ikusiko gara!


Leave a Reply