Asteburu honetan jokatu ziren 4. jardunaldiko emaitzak. Aipatzekoa, Oitz-ek “poker”-a lortu duela, hau da, 4 partidatik 4ak irabazi ditu. Gainera, asteburu honetan iazko txapeldunari irabazita. Indarrean hasi dute txapelketa! Hala ere, Doneztebe Titik ere hurbilean jarraitzen ditu, asteburu honetan ere partida irabazita, 3. garaipena lortu zuten jarraian.
Aipatzekoa ere Doneztebe Apeztegia eta Arraioz Sagardiaren garaipenak, izan ere, sailkapen nagusiko goiko aldean jartzeko balio izan bai die. Asteburuko emaitzak ikusi nahi badituzue, egin klik hemen. Sailkapena ikusteko, hemen egin dezakezue klik.
Plazan ikusiko gara!

Leave a Reply