Asteburu honetan hasiko da 2025 urteko denboraldia. Azken urteetan ohitura bihurtu den bezala, denboraldia Baztan vs Erreka desafioarekin hasiko da. Aurtengoan, Labaiengo plazan jokatuko da eta laxoa motza modalitatean jokatuko da berriz ere. Baztango taldea Manu Irigoien, Aitor Zubigarai, Egoitz Prim eta Mikel Sagasetak osatzen dute. Errekako taldea Ioritz Zelaieta, Goio Mindegia, Eloy Garcia eta David Mitxeok.
Partidua larunbatean, martxoak 26an, izango da, arratsaldeko 17:00etan eguraldiak laguntzen badu. Laxoa Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiogu Labaiengo udalari herriko plazan jokatzeko aukera emateagatik. Espero dugu jendea animatzea partidua ikustera.
Plazan ikusiko gara!

Leave a Reply