Asteburu honetan jokatuko dira ligaxkako azken aurreko jardunaldiari dagozkion partidak. Jardunaldi oso interesgarria, izan ere, bi multzotan lehenengo sailkatuak bigarren sailkatua artuko du kontran, eta hirugarren sailkatuak laugarren sailkatua izanen du arerio. A multzoan, Oitz eta Doneztebe The Moment izango dira aurrez aurre, eta B multzoan, Arraioz Sagardia eta Irurita Miguelene. Beste partidak, Doneztebe Titi vs Doneztebe Ameztia eta Irurita Olari vs Doneztebe Apezteguia izanen dira.
Espero dugu eguraldiak atsedenaldi bat hartzea egun hauetan eta euririk ez egitea partiduak jokatu ahal izateko. Partiduetako ordutegiak ikusteko, egin klik hemen.
Plazan ikusiko gara!!

Utzi zure komentarioa