Asteburu honetan jokatu dira ligaxkako azken jardunaldiko partiduak. Aipatzekoa Sagardiak Apeztegiaren aurka lortutako garaipena. Baita ere, Doneztebe Titik Oitzen irabazitako partida eta Irurita Migelenek Doneztebe Aviari irabazitako. Emaitza hauekin, sailkapenean hainbat ondorio atera daitezke:
Arraioz Sagardiak sailkapeneko lehen postua lortu du eta berarekin batera, Doneztebe Titi izanen da final erdietarako zuzenean sailkatu diren bi taldeak. Bestalde, Doneztebe Apeztegia, The Moment, Oitz eta Irurita Migelenek, final laurdenak jokatuko dute. Hala ere, oraindik ez dakigu bakoitzak zein posizio izango duen sailkapen nagusian. Beheko aldetik. badirudi Doneztebe Avia eta Arraioz Zubiondoa izanen direla final erdi “txikia” jokatuko duten bi taldeak. Hala ere, Irurita Arkupek ere oraindik baditu haukerak, nahiz eta horretarako, falta dituen bi partiduak irabazi beharko zituen…
Asteburuko emaitzak eta sailkapena uzten dizuegu.


Leave a Reply