Asteburu honetan jokatu dira laxoa txapelketako azken aurreko jardunaldiko partidak. Hurrengo astean, ligaxakako partidak bukatuko dira eta final laurdenetako partidak erabakiak geldituko dira.
A multzoan, badirudi Irurita Migelenek eramanen duela lehen postua, baina Arraioz Sagardiak hurbiletik jarraitzen dio. Beheko aldetik, aldiz, Doneztebe Titi larri dago, eta txapelketan jarraitu nahi badu, bere bi partidak irabazi beharko ditu 6 puntuak lortuz.
B multzoan, Doneztebe The Moment matematikoki lehen postuan izanen da, eta hori oraindik 2 partida gelditzen zaizkiola. Beheko aldetik, Irurita Arkupek gelditzen zaion partida irabazi beharra du, 3 puntuak lortuz, eta Arraioz Zubiondok bere 2 partidak galtzea punturik lortu gabe. Ez da lan erreza izanen. Bien arteko partida jokatzeko dago oraindik.
Plazan ikusiko gara!


Utzi zure komentarioa