Atzo jokatu ziren Nafarroako XXIII. Paxaka Txapelketako finalak Iruritako Aranabia Pilotalekuan. Final handia, Oskar Urrutia, Mikel Mindegia eta Pablo Dorregaraik jokatu zuten Ioritz Zelaieta, Iker Bereau eta Laurendi Zelaietaren aurka. Azken hirukote hau izan zen garailea 9 – 4ko markagailuarekin. Horrela, txapela Oitz aldera eraman zuten. Partiduan hasieratik hasi ziren nagusitzen, 4 – 0ko abantaila hartuz. Hortik aurrera, partida berdintsuagoa joan zen, baina hasierako abantaila aprobetxatuz, 9 jokoak lortu zuten.
[Read more…] about Oitz Txapeldun!Paxaka finalak
Igande honetan, arratsaldeko 4etatik aurrera, jokatuko dira XXIII. Nafarroako Paxaka Txapelketako finalak Iruritako Aranabia pilotalekuan. Aukera ezin hobea arratsalde polit eta entretenigarri bat izateko.
[Read more…] about Paxaka finalakFinal erdietako emaitzak
Atzo, Iruritako Aranabia pilotalekuan, XXIII. Nafarroako Paxaka Txapelketako final erdietako bi partiduak jokatu ziren. Txapelketako ligaxkako bi talderik sendoenek lortu zuten finalerako txartela. Lehen partiduan, A taldea gailendu zen E taldearen aurka 9 eta 6ko emaitzarekin. Oso partidu borrokatua izan zen eta azkenean, A taldeak lortu zuen finalerako txartela.
[Read more…] about Final erdietako emaitzakPaxaka: final erdiak
Igande honetan jokatuko dira paxaka txapelketako final erdiak Iruritako
Aranabia pilotalekuan. Arratsaldeko 5etan jokatuko dute A eta E taldeak, eta
ordu bat beranduago, D eta B taldeak.
Frontoian ikusiko gara!

Paxaka txapelketako final erdiak
Ikaragarrizko emozioa izan duen ligaxka iritsi da azkenean bere bukaerara. Aurtengoan, 6 taldeko osatzen zuten ligaxka, eta talde horietatik, 4 pasatu dira final erdietara. Lehen sailkatua D taldea (Ioritz Zelaieta, Iker Berau, Laurendi Zelaieta) izan da eta bigarren sailkatua, A taldea (Oscar Urrutia, Joseba Urtasun, Pablo Dorregarai). Aipatu, bi taldeak berdinduta zeudela bai puntutara eta baita irabazitako partiduetara ere bai, beraz, azkenean beraien arteko partiduak erabaki du lehen postua. Partidu horretan D taldea izan zen garailea.
[Read more…] about Paxaka txapelketako final erdiak