Atzo jokatu ziren final erdietako itzuliko partiduak eta espero bezala, Irurita Migelenek eta Doneztebe The Moment-eko txapelketa guztian erakutsitako sendotasunarekin jarraitu zuten. Joaneko partidan lortutako abantaila baliotu zuten etxean eta biek beren partiduak irabazi zuten. Iruritarrek 9 -3 irabazi zuten eta Doneztebekoek 9 – 7.
[Read more…] about FINAL ERDIAK: Itzuliko partidakFINAL ERDIAK: itzuliko partidak
Badauzkagu final erdietako itzuliko partiduetako ordutegiak. Goraipatu Irurita Migelene eta Doneztebe The Moment taldeek merezitako abantaila pixka batekin joango direla partidu honetara, izan ere, joaneko partiduetan garaipenak lortu zituzten.
Asteburu honetako partiduen ordutegiko kartela gehitzen dizuegu.
Plazan ikusiko gara!

Gazteen laxoa txapelketa
Urtero udan gertatzen den bezala, aurten ere gazteen laxoa txapelketa hastear dugu. Aurtengoan lau talde jokatuko dira guztira. Bi talde Doneztebetik eta beste bi Iruritatik. Oso garrantzitsua da txapelketa hau aurrerat eramatea, hemendik aterako baidira etorkizuneko laxolariak!
[Read more…] about Gazteen laxoa txapelketaFINAL ERDIAK: emaitzak
Asteburu honetan jokatu dira laxoa final erdietako joaneko partiduak. Erran daiteke ezusteko emaitzak izan direla, bai Doneztebe The Moment, bai Irurita Migelenek, garaipenak lortu baidute Arraioz eta Oitz-en. Beraz, bi taldeak itzuliko partidora joanen dira markagailua eta kantxa alde izanda.
[Read more…] about FINAL ERDIAK: emaitzakFinal erdiak
Joan den astean jokatu ziren txapelketako final laurdenak, eta dagoeneko, baditugu abuztuak 6an protagonista izanen diren 4 taldeak. Hala ere, oraindik ez dakigu ze talde egonen diren finalean. Horregatik, asteburu honetan eta hurrengo asteburuan, final erdiak jokatuko dira.
[Read more…] about Final erdiak