Asteburu honetan jokatuko da ligaxkako 3. jardunaldia. Denetara 5 partidu jokatuko dira: 3 partidu A multzoan eta 2 partidu B multzoan.
[Read more…] about 3. Jardunaldia3. Jardunaldia
Asteburu honetan jokatuko da ligaxkako 3. jardunaldia. Denetara 5 partidu jokatuko dira: 3 partidu A multzoan eta 2 partidu B multzoan.
[Read more…] about 3. Jardunaldia1. Jardunaldia
Asteburu honetan hasiko da 2019ko laxoa txapelketa. A multzoan, Arraioz “Zubiondo” eta Doneztebe “Apeztegia”-ren arteko partida jokatuko da. B multzoan, 2 partida jokatuko dira. Irurita “Olari” VS Doneztebe “Zarbonet” eta Oiz “Kokoetxea” VS Arraioz “Sagardia”
Partiduetako data eta ordua jakin nahi baduzue, egin klik “Hurrengo partiduak” atazan.
FINAL HANDIA
Azkenean iritsi da abuztuako lehen asteburua eta azken urteetan gertatu de bezala, horrekin batera laxoa txapelketaren finala iritsi da. Dagoeneko 5 hilabete pasa dira txapelketa hasi zenetik eta dagoeneko 2 taldek bakarrik borrokatuko dute txapela lortzearren. Aurtegoan, iaz gertatu zen bezala, derbia izango dugu, baina aurtengoan Doneztebeko 2 taldek jokatuko dute: “The Moment” eta “Avia”. Bi taldeek erakutsi dute txapelketako oberenak izan direla, eta ligaxkan, hain zuzen ere, oso parekatsu bukatu zuten. [Read more…] about FINAL HANDIA
Final erdiak – Azken partidua
Dagoeneko badakigu Doneztebe “The Moment” izango dela lehen finalista, baina oraindik bere aurkaria zein izango den jakitea falta zaigu. Horregatik, uztailak 29ko igande honetan, goizeko 11etan, Arraioz “Sagardia”-k eta Doneztebe “Avia”-k itzuliko partida jokatuko dute.
Nahiz eta, Doneztebe “Avia”-k joaneko partiduan errenta ona lortu (9 – 3 Doneztebeko plazan), ez dugu ahaztu behar Arraiozek etxean jokatzen duela orain, eta badakigu Arraioztarrak etxean ia gaindiezinak direla. Askotan lortu dituzte emaitza oso onak. Beraz, zihur partidu honetan ere bukaera arte emozioa izango dugula. Laxoaz gozatzeko aukera paregabea izango du igandean Arraiozko plazara hurbiltzen denak!