Txapelketan zehar partidu batzuk bertan bera gelditu dira, euria dela eta. Horietako bi errekuperatzen ari dira egun hauetan. Irurita Miguelene – Oitz Kokoetxea, maiatzaren 1ean jokatu da eta doneztebarren arteko derbi batean, Mikelo – Zarbonet partidua jokatuko da maiatzaren 2 den asteazkenean.
Berditasun handia
Euriak baldintzatu du jardunaldia
Eguraldi txarra dela eta bi partidu bakarrik jokatu dira asteburu honetan. Doneztebe Aviak garaipena lortu du Apeztegia Berriaren kontra, doneztebarren arteko derbian. Bertzalde, Irurita Miguelene talde txapelduna, Arraioz Sagardiari nagusitu zaio.

Hasi da!
Txapelketako lehen jardunaldia jokatu da dagoeneko. Bi partidu bertzerik ez bainan sensazio onak. Menuaren “Aurtengo Txapelketa” sekzioaren barne, emaitzak eta sailkapena ikus daitezke.

