Urtero bezala, udaberria eta eguraldi onarekin batera, laxoa elkarteak bere urtea hasiko du. Eta azken urteetan gertatu den bezala, Baztan eta Errekaren arteko desafioarekin hasiko gara aurtengoan ere. Aurtengoan, Arizkungo Lamiarrita pilota lekuan jokatuko da desafioa larunbat honetan, apirilak 6, arratsaldeko 5etan.
Desafioa laxoa motzeko partidu bat izango da. Laxoa motza, betiko laxoaren antzekoa da, arau berdinekin, baina aldaketa batzuekin. Adibidez, 8 pilotariek eskularru motzarekin jokatuko dute, eta pilota, laxoan jokatzen dena baina handiago eta pisutsuagoa izango da. Gainera, pilota plaza ere txikiagoa izango da.
Baztandarrak jokatuko dute aurtengoan etxeko talde bezala eta pilotariak Mikel Mindegia (Arraioz), Manu Irigoien (Erratzu), Aritz Alunda (Arraioz) eta Oinatz Jauntsarats (Irurita) izango dira. Errekatik, Ramontxo Etxebeste (Doneztebe), Goio Mindegia (Doneztebe), Laurendi Zelaieta (Oitz) eta Ugutz Zelaietak (Oitz) jokatuko dute.
Espero dezagun arratsalde polita pasatzea eta partidu polit bat ikusteko aukera izatea gerturatzen diren guztiei.
Plazan ikusiko gara!

Leave a Reply