Aste batzuk pasa dira XXI. paxaka txapelketako finala bukatu zenetik, eta 2021eko laxoa txapelketa laister hasiko da. Hala ere, berotzen hasteko, Baztan – Malerrekako II. desafioa jokatuko da lehen. Larunbatean, martxoak 6, arratsaldeko 4:30etan, Malerrekako taldea erabakiko duen partida jokatuko da, Oitzko frontoian. Partida irabazten duen laukoteak, Malerrekaren izenean partida jokatuko dute Baztango laukotearen aurka (Baztango laukotea erabakitzeko dago oraindik).
Beraz, larunbatean, Malerrekako kanporaketan hurrengo 8 jokalariek jokatuko dute: alde batetik, Jon Apeztegia, Iker Bereau, Ugutz Zelaieta eta Joseba Juanena, bestetik aldetik, Josu Juanena, Ioritz Zelaieta, Jokin Apezetxea eta Laurendi Zelaieta.
Denek daukagu gogoa pilotariak berriz plazan ikusteko. Seguru partido polita eta giro ederraz gozatzeko aukera izanen dugula. Beraz, ez dudarik izan eta etorri bihar, arratsaldeko 4:30etan, Oitzko plazara partiduaz gozatzera!! Oroitu COVID19ari dagozkion araudia bete beharko dela.
Plazan ikusiko gara!!
Leave a Reply