Larunbatean, martxoak 13, jokatuko da Baztan – Malerrekako II. desafioko finala. Iazko desafioan Malerreka izan zen txapeldun, beraz, aurtengoan baztandarrak desafioa lehen aldiz irabazteko aukera aprobetxatu nahiko dute. Gainera, partida Arraiozko plazan izanik, aukera ezin hobea daukate helburua lortzeko.
Baztango pilotariak Gorka Urtasun, Beñat Marizkurrena, Iñaki Etxandi eta Oinatz Jauntsarats izango dira. Malerrekakoak, aldiz, Josu Juanena, Ioritz Zelaieta, Jokin Apezetxea eta Laurendi Zelaieta.
Partidu hau hurrengo asteetan hasiko den laxoa txapelketaren aperitiba izanen da. Beraz, bihar Arraiozen, arratsaldeko 4:30etan partida ikusteko gonbitea zabaltzen dizuegu. Oroitu COVID19a dela eta, bete beharrezko arauak badirela.
Plazan ikusiko gara!!

Leave a Reply