Baztan izan da aurtengo desafioaren txapelduna. Oso egun polita bizi dugu gaurkoan berriro ere, lehenik, laxoa motz partidua izan dugu Iturenen, eta gero, paxaka partidua Legasan. Eguraldia dela eta, atzerapen pixka batekin hasi da Iturengo laxoa partida, baina azkenean, arazorik gabe jokatu da.
Baztandarren laukotea Aitor Zubigarai, Xabi Mihura, Oinatz Jauntsarats eta Mikel Sagasetak osatu dute, eta Errekako laukotea Jon Apeztegia, Iker Berau, Koldo Legarra eta Laurendi Zelaietak. Partidua oso parekatsua joan da hasieratik, eta tanto politak ikusi dira Iturengo plazan. Azkenean, Baztandarrak izan dira garaile 9 eta 6ko emaitzarekin.
Ondoren, Legasako frontoian jokatu da paxaka partidua. Baztandik Manu Irigoien, Mikel Mindegia eta Xabier Barberena aritu dira. Errekatik Ioritz Zelaieta, Ugutz Zelaieta eta Javi Apeztegia. Hemen ere tanto oso politak ikusi dira, baina Baztandarrek ez dute erremontadarentzat inongo aukerarik utzi eta hasieratik jarri dira aurretik. Azkenean, 9 – 3ko markagailuarekin bukatu da partidua, hemen ere Baztandarren alde.
Beraz, 2023ko desafioaren txapelduna Baztan izan da. Espero dugu gerturatutako jendeak arratsalde polita pasatu izana, ea laister bueltatzen garen!
Plazan ikusiko gara!
Leave a Reply