Asteburu honetan jokatu zen Baztan eta Errekaren arteko desafioa. Partidu bikaina izan zen, oso parekatua. Partidu guztian zehar, joko bakarreko aldean egon ziren bi taldeak. Azkenean, markagailua 8ra berdinduta zegoenean, Baztandarrek egin zuten jokoa, 9 eta 8ko markagailua ezarriz.
Baztandarren aldetik Mikel Mindegia, Manu Irigoien, Aritz Alunda eta Oinatz Jauntsarats aritu ziren. Errekatik Goio Mindegia, Ramontxo Etxebeste, Ugutz Zelaieta eta Erik Garcia.
Espero dugu bertara gerturatu zirenak partiduaz gozatu izana. Bi astetan, laxoa txapelketarekin hasiko gara.
Plazan ikusiko gara!

Utzi zure komentarioa