A MULTZOA
Asteburu honetan jokatuko da ligaxkako 4. jardunaldia. Denetara 5 partidu jokatuko dira: 3 partidu A multzoan eta 2 partidu B multzoan.
[Read more…] about 4. JardunaldiaLaxoa Elkartea - Web gune ofiziala
A MULTZOA
Asteburu honetan jokatuko da ligaxkako 4. jardunaldia. Denetara 5 partidu jokatuko dira: 3 partidu A multzoan eta 2 partidu B multzoan.
[Read more…] about 4. JardunaldiaEmaitza garbia 3.jardunaldi honetan jokatu diren lau partiduetan. Denetan ere irabazleek hiru puntuak lortu dituzte eta galtzaileek bakar bat ere, horretarako beharrezkoak direlako bederen sei joku lortzea.
A taldean doneztebarren arteko derbian Apeztegia nagusi izan zen Titiren kontra (9-3). Bisitari gisa garaipen bakarra lortu zuen Irurita Miguelenek, egungo txapelduna den Donezteben The Moment-en kontra gailendu ondoren (5-9).
B taldean etxekoak garaile bi partiduetan: Oitz Kokotxea Donezteben Avia-ri irabazi zion (9-5) eta Irurita Olarik Arraiotz Sagardiari (9-4).
Asteburu honetan jokatuko da ligaxkako 3. jardunaldia. Denetara 5 partidu jokatuko dira: 3 partidu A multzoan eta 2 partidu B multzoan.
[Read more…] about 3. Jardunaldia
Laxoaz gozatzeko aukera ederra izan dugu asteburu honetan.
A multzoan hiru partidu jokatu dira. Doneztebarren arteko derbian, Apeztegiak 9-7 irabazi zion Mikelori, igandean Bear Zana plazan jokatutako norgehiagokan.
Gaur egun txapelduna indartsu hasi da eta Arraiotzen 3-9 gailendu zen Zubiondoren kontra. Doneztebe Titi, aurtengo berritasunetako bat, gertu izan zuen puntu bat lortzea, baina azkenean 5-9 galdu zuen Irurita Migueleneren aurka.
B taldean Irurita Olari 9-7 nagusitu zen Oitz Kokotxearen aintzinean. Eta akitzeko, Doneztebe Zarbo.net 9-7 irabazi zuen Donezteben Aviaren kontra. Jabiertxo Almandoz sakalariaren lesioa izan zen partiduko berririk txarrena.
Datorren asteburuan… gehiago!
Martxan dugu Laxoa Txapelketaren edizio berri bat.
A multzoan partidu bakar bat jokatu zen. Bertan, aurten atera berri den Arraioz Zubiondo taldeak 9-8 irabazi zion Donezteben Apeztegiari.
Emozioa nagusi baita ere B multzoko Oitz Kokotxea – Arraioz Sagardia partiduan. Hemen ere etxekoak gailendu ziren (9-8).
Argiago erabaki zen Iruritako norgehiagoka. Olari 9-5 nagusitu zitzaion Doneztebe Zarbo.net taldeari.