Asteburuan jokatu zen gazteen 2021eko laxoa txapelketako finala Doneztebeko Behar Zana plazan. Arratsaldea 3. posturako lehiaren partidarekin hasi zen. Bertan, Irurita A eta B egon ziren aurrez aurre. Azken hauek izan ziren irabazleak 7 – 4eko emaitz estu batekin, txapelketako 3. postua lortuz. Finalean, Doneztebeko bi talde aritu ziren. Doneztebe A Jon Larunbe, Javier Zabala, Iker Anzizar eta Ibai Elizondok osatzen zuten, Doneztebe C, aldiz, Koteto Ezkurra, Lander Arozena, Lukas Ezkurra y Ekai Elortzak. Azken laukote hau izan zen txapela irabazi zuena, 9 – 2ko emaitzarekin. Zorionak!!
Txapela eta kopen sariak banatzen Javier Conde eta Antonio Gaskue egon ziren, Nafarroako Pilota Federazioko lehendakaria eta lehendakari ordea.
Txapelketa honen bukaera, urte guztian zehar egindako lanaren emaitza da. Duela aste batzuk komentatu genuen bezala, 2020/21 kurtsoan zehar lehenengo aldiz Laxoa Eskola martxan jarri zen, eta txapelketa jokatu duten jokalariak, gehien bat urtean zehar laxoa eskolan ibilitakoak dira. Beraz, eskertzekoa da laxoa eskola haurrera eramaten lagundu duten guztiei, ikasle, irakasle eta gurasoei baita ere. Badago etorkizuna!!
Plazan ikusiko gara!!






Leave a Reply