Asteburu honetan jokatu dira ligaxka bukatzeko falta ziren 2 partiduak. Alde batetik, Oitz eta Doneztebe Titiren arteko partidua jokatu zen, eta Oitztarrak izan ziren garaileak. Beste aldetik, Doneztebe The Moment eta Irurita Olariren arteko partiduan, Doneztebe The Moment-eko lortu zuen garaipena. Horrela gelditu da sailkapena jardunaldi guztiak jokatu eta gero:
A multzoan Irurita Migelene, Arraioz Sagardia, Oitz eta Doneztebe Apeztegia. B multzoan Doneztebe The Moment, Doneztebe Ameztia, Irurita Olari eta Arraioz Zubiondoa.
Horrela gelditu dira final laurdenetako kanporaketak:
Irurita Migelene vs Arraioz Zubiondoa
Arraioz Sagardia vs Irurita Olari
Oitz vs Doneztebe Amezti
Doneztebe Apeztegia vs Doneztebe The Moment
Partiduetako ordutegiak jakin bezain laister publikatuko ditugu.
Plazan ikusiko gara!


Leave a Reply