Larunbatean jokatu zen aurtengo Baztan Erreka desafioa Arizkungo Lamiarrita auzoan. Partidu ederra izan zen eta oso borrokatua: 1-1, 2-2, 3-3, 4-4, 5-5 eta 5-7. Partidu guztia berdinduta joan zen, baina azken bi jokoak Malerrekakoen alde joan ziren, azkeneko 5-7ko markagailua ezarriz.
Partidu berdintsuaz gain, tanto ederraz gozatzeko aukera izan zuten bertara gerturatu ziren ikusleak. Laxoa Elkarteak Baztango Udalari eskerrak eman nahi dizkio, beste urte batez desafioan emandako laguntzagatik. Eta laister… Laxoa Txapelketako albisteekin etorriko gara.
Plazan ikusiko gara!


Utzi zure komentarioa