Asteburuan jokatu ziren final erdi txikiko itzuliko azken bi partiduak. Lehen partiduan, Doneztebe Titik 7-9 irabazi zuen Oitz Bren aurka Oitzko plazan. Emozioz beteta egon zen partidua, baina azkenean Doneztebekoen aldera joan zen.
Beste partiduan, Irurita Migelenek 7-9ko emaitza eutsi beharra zeukan Doneztebe Menditxuriren aurka eta ez zuen buelta emateko aukerik utzi. 9-3 irabazi zuen bere partidua eta horrela, finaleko bigarren lekua hartu zuten.
Finala, uztailak 27an izango da, Arraiozko plazan, arratsaldeko 17:30etan.
Plazan ikusiko gara!

Utzi zure komentarioa