Asteburuan jokatu dira final erdi handiko itzuliko partiduak. Bertan, Doneztebe The Moment eta Arraioz Sagardiak joaneko partiduetan lortutako abantaila defendatzen zuten.
Lehen partiduan, The Moment taldeak ez zuen erremontadarako aukerarik utzi eta 9 – 5 irabazi zuen bere partidua Doneztebe Apeztegiaren aurka. Oitz A eta Arraioz Sagardiaren artean, aldiz, ezustekoa gertatu zen. Izan ere, Oitztarrek 9 – 3ko emaitzarekin kanporaketari buelta eman zioten.
Horrela ba, abuztuak 3an, Arraiozko plazan, jokatuko den final handian Doneztebe The Moment eta Oitz A izango ditugu. Goizean, Arraioz Sargadia eta Doneztebe Apeztegiak hirugarren posturako partidua jokatuko dute.
Final erdi txikian, aldiz, aste honetan jokatuko dira itzuleko partiduak. Gaur jokatuko da Oitz B eta Doneztebe Titi-ren artekoa. Joaneko partiduan 9 – 8 irabazi zuten Titikoek, beraz, oso kanporaketa berdintsua espero da. Irurita Migelene eta Doneztebe Menditxuriren artekoa, aldiz, ostiralean jokatuko da.
Partidu politak ikusteko aukera izatea espero dugu.
Plazan ikusiko gara!


Leave a Reply