Asteburuan jokatu dira final erdietako lehen partiduak. Final erdi handian, lehen partiduan Doneztebe The Moment taldeak 9 eta 3 irabazi zion Doneztebe Titi taldeari. Garaipen garrantzitsua, final handirako asko hurbiltzen diena. Beste aldetik, Doneztebe Apeztegia eta Arraioz Sagardiaren arteko partiduak 8 eta 9ko emaitza izan zuen. Abantaila garrantzitsua, kontuan izanda itzuliko partidua Arraiozen jokatuko dela. Aipatzekoa Doneztebeko taldean Ion Apeztegia sakalariak min hartu zuela partiduan zehar, eta bere ordez, Mikel Telletxeak jokatu behar izan zuela.
Final erdi txikiko partiduetan, Doneztebe Aviak 9 – 6 irabazi zion Irurita Migeleneri. Itzuliko partidua, Arraiozko plazan jokatuko dute, Iruritako erreboteko plazan ezin baita jokatu. Dena erabakitzeko dago kanporaketa honetan. Arraioz Sagardia eta Oitzen artekoa, aldiz, 8 – 9 bukatu zen Oitzko taldearentzat. Garaipen honekin, Oitztarrek abantaila lortzen dute kanporaketan, izan ere, itzuliko partidua etxean jokatuko dute.
Eskertu beharrean gaude txapelketako babesle diren MARIEZKURRENA ERAIKUNTZAK eta LABORAL KUTXAri, aurtengoan ere, iaz bezala, elkartea laguntzea erabaki dutelako. Milla esker!
Aipatu ere final eguean eginen den afariko txartelak dagoeneko salgai daudela.
Plazan ikusiko gara!


Leave a Reply