Asteburu honetan jokatuko dira txapelketako final laurdenak. Irurita Migelene eta Doneztebe The Moment nagusi izan diren ligaxka baten ostean, orain kanporaketen txanda da.
Irurita Migelenek Arraioz Zubiondoa izanen du aurkari eta Doneztebe The Moment-ek Doneztebe Apeztegia izanen du. Azken hau, kanporaketa gogorra izan daiteke, izan ere, Doneztebe The Moment-ek orain arte partidu guztiak irabazi baditu ere, azken urteetan Apeztegia final erdietako talde fijoa izan da.
Beste kanporaketak hauek dira: Irurita Olari vs Arraioz Sagardia eta Oitz vs Doneztebe Ameztia. Espero dugu partidu politak ateratzea.
Plazan ikusiko gara!!

Leave a Reply