Asteburuan jokatu dira laxoa txapelketako final laurdenetako itzuliko partidak. Faborito ziren taldeek joaneko partidan lortutako emaitzarekin jokatzen jakin dute, eta kanporaketa pasatzea lortu duten taldeak hauek dira: Arraioz Sagardia, Oitz eta Irurita Miguelene.
Bestalde, Doneztebe The Moment eta Doneztebe Apeztegiaren arteko partidua atzeratu beharrean izan zen eguraldi txarra dela eta. Asteazkenean 18:30etan jokatuko dute joaneko partida eta itzuliko partidaren ordutegia ondoren erabakiko da.
Asteburuko emaitzak ikusteko, egin klik hemen. Txapelketako kanporaketa kuadroa ikusteko egin klik hemen.
Utzi zure komentarioa