Asteburuko partidak eta gero, badauzkagu aurtengo txapelketako final erdietako lau protagonistak. Aurtengoan ere, iaz gertatu zen bezala, herri bakoitzak ordezko bat izanen du final erdietan. Irurita Migelene, Doneztebe Arraioz Sagardia, Oitz eta Doneztebe The Moment dira lau talde horiek.
Ia – ia joan den urteko final erdiak errepikatu dira, baina aurtengoan, Doneztebe The Moment sailkatu da Doneztebe Apeztegia beharrean.
Oraindik ez dauzkagu final erdietako ordutegiak, baina bai kanporaketetako aurkariak:
Irurita Migelene vs Oitz
Arraioz Sagardia vs Doneztebe The Moment
Ordutegiak jakin bezain laister eguneratuko dugu web orria.
Plazan ikusiko gara!

Leave a Reply