Asteburu honetan jokatu dira laxoa txapelketako final laurdenak. Lehen partiduan, Doneztebe Apeztegia eta Irurita Migelenek jokatzen zuten. Bigarren partiduan, Arraioz Sargadia eta Oitz Ak jokatzen zuten.
Lehen partiduan, Doneztebekoek beren plaza aprobetxatu zuten eta partidua 9 – 5 irabaztea lortu zuten. Bigarren partidua, larunbatean jokatzekoa zen, baina euria dela eta, azkenean, astelehenan jokatu zen. Oso partidu parekatua izan zen eta azkenean, Baztandarrek 9-8 irabaztea lortu zuten.
Horrela ba, Apeztegia eta Sagardiak, final erdi handirako txartela lortu zuten eta bertan Oitz A eta Doneztebe The Moment izango dute itxaroten. Irurita Migelene eta Oitz Bk, aldiz, final erdi txikirako txartela lortu dute. Bertan Doneztebeko Menditxuri eta Titi taldeen aurka jokatuko dute. Asteburu honetan, atsedenaldia izango dute taldeek eta ondoren, final erdietako kanporaketak hasiko dira.
Plazan ikusiko gara!

Leave a Reply