Pasa den larubatean jokatu ziren Finalerdietako joaneko parttiduak. Arraioz Sagardia eta Irurita Miguelene izan ziren garaileak nabarmenki, bainan irakurketa ezberdinekin.

Lehen norgehiagokan, Arraioz Sagardia taldeak ongi baliatu zuen bere plaza polit horretan erakusten duen nagusitasuna. 9 eta 4 izan zen emaitza bainan dena airean geratzen da, Irurita Olari erabat faboritoa baita bere plazan. Ez dago faborito argirik finalerdi honetan eta emozio galanta edukiko dugula ematen du.
Bertze finaerdikoan, Irurita Miguelenek erakutsi zuen bere nagusitasuna (3-9) bainan kasu honetan Doneztebe Apezteguia taldearen plazan. Izugarrizko ezustekorik ez badago, Irurita Miguelene ikusiko dugu Final handian. Doneztebekoek irabazi beharra zuten aukeraren bat edukitzeko itzulian, bainan aurrean zutena talde hagitz indartsua da eta zulorik gabekoa. Txapelak janzteko faborito nagusiak, dudarik gabe.
Finalerdietako amaiera. Iruritako plazan ikusi ahal izanen dugu larunbatean, bi partiduak ere herri honetan izanen baitira.
Leave a Reply