Larunbat honetan Laxoa Elkarteak Ziburun jokatu zuen pilota partida. Laxoa Motza modalitatean, Donibaneko Luzean taldaren aurka 6 eta 9ko garaipena lortuz. Laxoa Elkartearen aldetik Ioritz Zelaieta, Iker Bereau, Laurendi Zelaieta, Mikel Tajadura eta Ion Oiartzabal-ek jokatu zuten.
Partida hau orain dela 20 urte baino gehiago jokatzen hasi zen, beti Donibaneko Luzean taldearen aurka. Hauek Euskal Herriko eta Frantziako Erreboteko txapeldunak dira, eta Joko Garbi eta Paxakan ere jokatzen dute. Aurtengoan ere, giro ezin hobea sortu zen herriaren erdian dagoen plazan, jende aunitz gerturatu zen, batez ere, turista ugari eta ekitaldia Ondare Jardunaldien barnean sartua zegoelako
Heldu den urtean berriz ere hantxen egonen gara!

Leave a Reply