Asteburu honetan jokatuko da laxoako 2020ko promozio txapelketa. Larunbatean, Iruritan, jokatuko dira final erdiak. Finala, igandean izanen da, Iruritan baita ere.
Lehen final erdia, 16:00etan izanen da eta Irurita eta Oitz izanen dira bertan. Bigarren final erdia, 17:30etan izanen da, eta Doneztebe eta Arraioz izanen dira bertan.
Iruritarren taldea hauek osatuko dute: Jon Sagaseta, Gorka Urtasun, Imanol Zoko eta Hegoi Iturregi.
Oitzko taldea hauek osatuko dute: Iker Bereau, Mikel Mikelarena, Laurendi Zelaieta eta Zorion Zelaieta.
Doneztebeko taldea hauek osatuko dute: Josu Juanena, Dabid Mitxeo, Joseba Juanena eta Unai Ilarregi.
Arraiozko taldea hauek ostauko dute: Mikel Mindegia, Xabier Bengoetxea, Aritz Alunda eta Miguel Maritorena.
Finala, igandean, urriak 4 izanen da, goizeko 11:30etan Iruritan. Eguraldiak laguntzea eta euririk ez egitea espero dugu.
Plazan ikusiko gara!

Utzi zure komentarioa