Asteburuko honetan jokatutako partiduak direla eta, sailkapen nagusia erabaki da dagoeneko. Hala ere, Irurita Arkupe eta Oitz-en arteko partidua bukatzeko dago oraindik, 1 – 6 zioazelarik euria hasi baitzuen eta ezin izan zuten partidua bukatu.
Sailkapenari begira, Arraioz SAGARDIA izan da ligaxkako lehen sailkatua 20 punturekin. Hurbiletik jarraitu dio Doneztebe TITIK, 18 punturekin. Bi hauek, final erdietara zuzenean sailkatu dira. Bestetik, sailkapeneko hurrengo sailkatuak hauek dira: Doneztebe THE MOMENT, Doneztebe APEZTEGIA, Irurita MIGELENE eta Oitz. Hala ere, gogoratu Oitzek oraindik partidua bukatzeko duela eta seguraski bostgarren postua lortudko du, Irurita MIGELENE seigarren posiziora bultzatuz. Horrela, Doneztebe THE MOMENT vs Irurita MIGELENE eta Doneztebe APEZTEGIA vs Oitz geldituko ziren final laurdenak. Gogoratu final laurden hauek partidu bakarrera direla eta lehen sailkatuaren etxean beti ere.
Final laurden horietatik, irabazleak final erdi handietarako txartela lortuko du, eta galtzaileak, final erdi txikirako txartela. Final erdi txiki horretan Doneztebe Avia eta Zubiondok badute jada beren txartela, sailkapenean zazpigarren eta zortzigarren sailkatu ondoren.
Irurita Arkupek, Oitzen aurkako partiduarekin bukatuko du bere aurtengo lanak, ez baita sailkatu final erdietarako.
Plazan ikusiko gara!


Leave a Reply