Badaukagu aurtengo lehen finalista!! Igandean, Oitztarren arteko itzuliko partidua jokatu zen. “Zaharrak” joan den astean lortutako 2 jokuko abantaila txikiarekin kontatzen zuten, baina bagenekien partidu gogorra izango zela eta horrela izan zen. Itzuliko partidua ere 9-7 bukatu zen, baina oraingoan, gazteen alde. Beraz, arauek erraten duten bezala, berdinketa kentzeko 3 jokuko partidua jokatu behar izan zuten, eta bertan, Oitz Ak irabazi zuen 0-3ko emaitzarekin. Beraz, Oitz Ak lortu du abuztuak 3ko finalerako lehen txartela. Iaz ere finalean egon ziren, baina ez zuten garaipena lortu. Seguru aurtengoan, iaz lortu ez zutena lortzen saiatuko direla!
Baina igandekoa ez zen asteburuko partidu bakarra izan. Larunbatean, Doneztebe The Moment eta Arraioz Sagardiak beren final erdiko lehen partidua jokatu zuten. Doneztebekoak, azken txapeldunak izanik, faborito bezala hasten zuten partidua, etxean jokatzen zuten eta, baina Arraiozkoak izan ziren garaipena lortu zutenak 7-9ko emaitzarekin. Orain, hurrengo larunbatean, uztailak 26, arratsaldeko 5etan Arraiozko plazan jokatuko dute itzuliko partidua. Arraioztarrak etxean jokatzeaz gain, abantaila txiki batekin iritsiko dira.
Eskerrak eman Mariezkurrena eraikuntzak eta Laboral Kutxari, aurtengoan, berriz ere, laxoa laguntzen ari dira eta. Eskerrak eman ere Xabier Urrestiri, partiduan egon eta argazki eder batzuk iritsiarazi dizkigu eta.
Plazan ikusiko gara!










Leave a Reply