Asteburu honetan jokatu dira paxaka txapelketako final erdiak. Partidu hauetarako, Erratzu eta Doneztebe ziren faboritoak, izan ere, aurreko asteko ligaxakan beraiek izan ziren talderik sendoenak.
Lehenengo partidua, Erratzu eta Iruritaren artean izan zen. Partidua berdindua hasi bazen ere, Erratzuarrak laister hartu zuten abantaila markagailuan. Azkenean, 9-3 izan zen emaitza Erratzukoentzat. Doneztebe eta Oitz-en arteko partidua, oso berdintsua izan zen eta partidu guztian zehar berdindutak joan ziren. Baina azken txanpan, Oitzkoek abantaila hartu zuten eta azkenean, 6-9 gailendu ziren iazko txapeldunak.
Aste honetan zehar zabalduko dugu finalari buruzko informazio gehiago.
Frontoian ikusiko gara!

Leave a Reply