Atzo jokatu zen paxakako XXI. txapelketako final handia. Lehen taldea, Manu Irigoien, Mikel Mindegia eta Kaiet Itoizek osatu zuten, bigarren talde finalista, Gorka Urtasun, Egoitz Prim eta Juan Mari Maiak osatu zuten. Partida oso parekatua joan zen momentu guztietan, eta horren islada izan zen azken markagailua. Partida 9 – 8 bukatu zen Gorka, Egoitz eta Juan Marik osatutako hirukotearentzat.
3. eta 4. postuetarako partida ere oso interesgarria izan zen, eta horretan Xabi Barberena, Guillermo Etxenik eta Miguel Angel Iñarreak osatutako hirukotea, 9 – 7 gailendu zen Oskar Urrutia, Aritz Alunda eta Mikel Sagasteari.
Laxoa Elkarteak eskerrak eman nahi dizkio partida ikustera gerturatu ziren guztiei, finala animatzeagatik, eta baita Videorec-eri ere, hurbildu ezin izan zuteneei etxetaraino finala eramateagatik. Norbaitek partida ikusi ez bazuen eta ikusi nahi badu, hemen dauka:
Plazan ikusiko gara!!
Leave a Reply