Asteburu honetan hasiko da XLIV. Nafarroako Laxoa Txapelketa. Urtero gertatzen den bezala, eguraldi onarekin batera, plazara ateratzen gara laxoa txapelketa jokatzera. Aurtengoan, laxoa txapelketako finala Arraiozen izango da. Formatuari dagokionez, iazko formatua mantenduko da. Hau da, final txikia eta final handia izango dira. Final txikia uztailak 27an izango da, final handia, aldiz, abuztuaren 3an.
Parte hartuko duten taldeei dagokionez, aurtengoan 8 talde izango dira. Iruritatik bat, Arraioztik bat, Oitzetik bi eta Doneztebetik lau. Aipatzeko, aurtengoan 2 talde berri daudela: Doneztebe Menditxuri eta Oitz B.
Eskertzekoa, aurtengoan ere, 3. urtez jarraian, babesle bezala Mariezkurrena Eraikuntzak eta Laboral Kutxa izango ditugula. Ikaragarri laguntza eskaintzen digute!
Txapelketaren egutegia, talde, jokalariak eta gainontzeko gauzei buruzko informazio gehiago nahi baduzue, HEMEN klik egin.
Asteburu honetako partiduetako ordutegiak ikusi nahi badituzue, HEMEN klik egin.
Espero dugu txapelketaren hasiera honetaz gozatzea.
Plazan ikusiko gara!

Leave a Reply