Joan den asteburuan XLVI. Nafarroako Laxoa Txapelketako atzeratutako partiduak berreskuratu ziren. Partida estuak eta emozio handikoak izan ziren beste behin ere.
Asteburuko emaitzak:
- Arraioz Zubiondoa – Indakoa 9 – 3 Irurita Migelene
- Doneztebe Titi 9 – 8 Oitz A
- Oitz A 8 – 9 Oitz B
Sailkapena gero eta estuago dago, eta datorren jardunaldiak ere garrantzi handiko partidak ekarriko ditu.
📍 Hurrengo jardunaldiko partidak:
- Doneztebe Apeztegia vs Doneztebe Titi
Ekainak 6, larunbata — 15:00etan - Oitz B vs Arraioz Zubiondoa – Indakoa
Ekainak 7, igandea — 18:30ean
Bestalde, Irurita Migelene eta Oitz A taldeen arteko partida atzeratu egin da.
Laxoa Elkartetik zale eta herritar guztiak partidak ikustera animatu nahi ditugu.
Plazan ikusiko gara!


Utzi zure komentarioa