Asteburu honetan jokatuko da XLVI. Nafarroako Laxoa Txapelketako ligaxkako azken partida. Errekuperazio jardunaldi honetako neurketan Irurita Migelene eta Oitz A taldeak jokatuko dute nor baino nor.
📍 Partida:
- Irurita Migelene vs Oitz A
Ekainak 21, igandea — 17:00etan
Partida honek erabakiko du ligaxkako azken sailkapena. Une honetan bi taldeak 5 punturekin berdinduta daude sailkapenean, eta neurketa honen emaitzaren arabera erabakiko da zein taldek amaituko duen laugarren postuan eta zeinek bosgarrenean.
Partida honen garrantzia handia da, izan ere, ligaxka amaitutakoan bi talde hauek elkarren aurka ariko dira final-laurdenetan. Final-laurdena partida bakarrera jokatuko da, eta laugarren sailkatuak etxeko abantaila izango du. Horregatik, asteburu honetako neurketak ez du soilik laugarren eta bosgarren postuak erabakiko, baita kanporaketako partida non jokatuko den ere.
Laxoa Elkartetik zale eta herritar guztiak animatu nahi ditugu ligaxkako azken partida bertatik bertara jarraitzera.

Utzi zure komentarioa