Gutxinaka ligaxka bukatzen ari gara eta dagoeneko 7. jardunaldira iritsi gara. Asteburu honetan ere, oso partida interesgarriak jokatuko dira. Hasteko, larunbat goizean, iazko finala izan zena jokatuko da, Doneztebe The Moment eta Irurita Migeleneren artean. Bi taldeak, ohikoa ez bada ere, puntu beharrean etortzen dira eta seguru partidu polita ikusten dugula.
[Read more…] about 7. Jardunaldiko partiduak6. Jardunaldiko emaitzak
Hemen uzten dizkizuegu azken asteburuko emaitzak.
Plazan ikusiko gara!
[Read more…] about 6. Jardunaldiko emaitzak6. Jardunaldiko partiduak
Asteburuan jokatuko dira 6. jardunaldiko partiduak. Larunbatean, Apeztegia eta Oitz-en arteko partidu garrantzitsua jokatuko da, hirugarren eta lehenengo sailkatuak dira momentu hauetan eta asko dute jokoan. Horren ondoren, Avia eta The Moment Doneztebeko taldeen arteko partida izango da. Igande arratsaldea ere, herri berdineko bi taldek jokatuko dute, Arraioz Zubiondoa eta Sagardia. Iruritarrek, aldiz, atsedenaldia izango dute, herriko bestak direla eta.
[Read more…] about 6. Jardunaldiko partiduak5. Jardunaldiko emaitzak
Eguraldiak lagundu ez duen arren, asteburuko ikusirik zeuden 4 partiduetatik 3 jokatu ahal izan dira. Parekotasun handia izan da Irurita Migelene eta Arraioz Sagardiaren arteko partiduan, baita Doneztebe The Moment eta Doneztebe Apeztegiaren artekoan ere. Bi partiduak 8 – 9 bukatu dira. Arraioz Zubiondo eta Irurita Arkuperen artekoa, aldiz, 9 – 2ko emaitzarekin bukatu da etxekoentzat.
[Read more…] about 5. Jardunaldiko emaitzakEuskal Pilota
Duela egun batzuk aurkeztu zen gure lehendakari den Tiburcio Arraztoaren liburu berria. Liburu hau, “Euskal Pilota – Pelota Vasca” izenburua duena, Tiburciok idatzia eta Joseba Urretavizcayak ilustratua, ezinbesteko alea da pilotazale guztiontzat. Liburuak 234 orrialde ditu, 17 kapitulutan banatua. Bertan, pilotaren historiariri buruz, pilota modalitate ezberdinei buruz, eta pilotaren inguruko beste hainbat konturi buruz hitz egiten da.
[Read more…] about Euskal Pilota