Joan den astean jokatu zen Irurita eta Arraiozen arteko promozio finala, Iruritako Erreboteko plazan.
[Read more…] about Arraioz txapeldunPromozio finala
Duela aste batzuk jokatzekoa zen finala arrazoi ezberdinengatik atzeratuta geratu zen. Azkenean, iritsi da finala jokatzeko eguna!! Bihar, abenduak 24, goizeko 11:30etan jokatuko da finala Iruritako erreboteko plazan. Irurita eta Arraiozen arteko leia izanen da.
Etxeko taldea hauek osatuko dute: Jon Sagaseta, Gorka Urtasun, Hegoi Iturregi eta Imanol Zoko. Arraiozko taldea, berriz, Xabier Bengotxea, Mikel Mindegia, Miguel Maritorena eta Aritz Alundak osatuko dute.
Plazan elkar ikusiko gara!
Promozio txapelketa atzeratuta
Asteburu honetan jokatzekoa zen 2020ko laxoa promozio txapelketa. Eguraldia dela eta, ezin izan zen jokatu, eta hurrengo asteburura atzeratzea erabaki da. Urriak 10 – 11 eguetan zehar jokatuko da. Espero dugu oraingoan eguraldiak laguntzea!!
Laxoa Promozio Txapelketa 2020
Asteburu honetan jokatuko da laxoako 2020ko promozio txapelketa. Larunbatean, Iruritan, jokatuko dira final erdiak. Finala, igandean izanen da, Iruritan baita ere.
[Read more…] about Laxoa Promozio Txapelketa 2020Erakusketa eta partida Irissarryn
Uztailan ireki zen Irisarryn (Iparralde) laxoari buruzko erakusketa. Erakusketa hau, azaroak 7 arte egonen da zabalik. Bertan argazkiak, ikus-entzunezko materiala, lehenagoko herraminta eta informazioa, etab. aurkituko duzue. Oso interesgarria izango den informazioa aurkituko duzue erakusketa honetan.
[Read more…] about Erakusketa eta partida Irissarryn