Aste batzuk pasa dira XXI. paxaka txapelketako finala bukatu zenetik, eta 2021eko laxoa txapelketa laister hasiko da. Hala ere, berotzen hasteko, Baztan – Malerrekako II. desafioa jokatuko da lehen. Larunbatean, martxoak 6, arratsaldeko 4:30etan, Malerrekako taldea erabakiko duen partida jokatuko da, Oitzko frontoian. Partida irabazten duen laukoteak, Malerrekaren izenean partida jokatuko dute Baztango laukotearen aurka (Baztango laukotea erabakitzeko dago oraindik).
[Read more…] about Baztan – Malerreka desafioaPaxaka: finala
Atzo jokatu zen paxakako XXI. txapelketako final handia. Lehen taldea, Manu Irigoien, Mikel Mindegia eta Kaiet Itoizek osatu zuten, bigarren talde finalista, Gorka Urtasun, Egoitz Prim eta Juan Mari Maiak osatu zuten. Partida oso parekatua joan zen momentu guztietan, eta horren islada izan zen azken markagailua. Partida 9 – 8 bukatu zen Gorka, Egoitz eta Juan Marik osatutako hirukotearentzat.
[Read more…] about Paxaka: finalaPaxaka: FINAL HANDIA
Joan den asteburuan jokatu ziren paxaka txapelketako final erdiak. Lehen partidan, Gorka Urtasun, Egoitz Prim eta Juan Mari Maiak 9 – 4 irabazi zieten Guillermo Etxenike, Miguel Anjel Iñarrea eta Xabi Barberenari. Bigarren partidan, Manu Irigoien, Mikel Mindegia eta Kaiet Itoiz izan ziren irabazleak 9 – 7ko emaitzarekin Oscar Urrutia, Aritz Alunda eta Mikel Sagasetaren aurka.
[Read more…] about Paxaka: FINAL HANDIAPaxaka: final erdiak
Ligaxka bukaturik, orain azken fasea jokatzeko momentua iritsi da. Igande honetan, urtarrilak 31, Iruritako Aranabia pilotalekuan, paxaka txapelketako final erdiak jokatuko dira. Ligaxkak erabaki zuen bezala, lehen sailkatua azken sailkatuaren aurka ariko da, eta bigarren sailkatua hirugarren sailkatuaren aurka. Hauek izanen dira partidak:
Gorka, Egoitz, Juan Mari VS Giller, Miguel Angel eta Xabi -> 16:30etan.
Oskar, Aritz, Mikel VS Mikel, Manu, Kaiet -> 17:30etan.
Beraz, arratsalde polit bat pasa nahi baduzue, badakizue norat joan behar duzuen. Eta oroitu, frontoian ere Covid birusari aurre egiteko hainbat norma bete behar direla!!
Frontoian ikusiko gara!!
Paxaka: azken sailkapena
Asteburuan jokatu ziren paxaka txapeketako ligaxkako azken partidak. Hauek izan ziren emaitzak:
4. Taldea vs 3. Taldea (atzeratutako partida) | 9 – 4
2 Taldea vs 3 Taldea | 6 – 9
4 Taldea vs Oitz | 9 – 5
1 Taldea vs Doneztebe | 9 – 4