Asteburu honetan jokatuko dira txapelketako 2. jardunaldiko partidak.
1. Jardunaldiko emaitzak
Asteburu honetan jokatu ziren 2021eko laxoa txapelketako lehen partidak. Giro ederrean jokatu ziren lehenengo partiduak, eta plazara gerturatu ziren ikusleak, partidu polit batzuk ikusteko aukera izan zuten.
[Read more…] about 1. Jardunaldiko emaitzakHasten da txapelketa!
Asteburu honetan hasiko da 2021eko laxoa txapelketa. COVID19 eragindako zailtasunak direla eta, aurtengo txapelketa beste urtetakoa baina pixka bat motzagoa izanen da. Hala ere, txapelketa aurrera aterako da, inongo zalantzarik gabe!! Aurtengoan 8 taldek parte hartuko dute txapelketan. 4 Doneztebetik, 2 Iruritatik, 1 Arraioztik eta 1 Oitztik. Hauek izanen dira taldeak: Doneztebe The Moment, Doneztebe Apeztegia, Doneztebe Ameztia, Doneztebe Titi, Irurita Miguelene, Irurita Olari, Arraioz Sagardia eta Oitz. Aipatzekoa iaz “Laxoa kopa” formatuan jokatu zela txapelketa, nabarmenak diren arrazoiak direla eta. Arraioz Sagardia izan zen garailea. Aurtengoan ere txapelaren bila atera beharko dira!
[Read more…] about Hasten da txapelketa!XLI. Laxoa txapelketa
Prest daukagu XLI. Laxoa txapelketako egutegia. Eman begiradatxo bat!!
Baztan – Malerreka desafioa
Larunbatean, martxoak 13, jokatuko da Baztan – Malerrekako II. desafioko finala. Iazko desafioan Malerreka izan zen txapeldun, beraz, aurtengoan baztandarrak desafioa lehen aldiz irabazteko aukera aprobetxatu nahiko dute. Gainera, partida Arraiozko plazan izanik, aukera ezin hobea daukate helburua lortzeko.
[Read more…] about Baztan – Malerreka desafioa