Asteburu honetan jokatuko dira ligaxkako 3. jardunaldiari dagozkion partidak. Larunbatean, Iruritako bestak ospatuz, Irurita Olari eta Irurita Migueleneren arteko derbia izanen da. Igandean jokatuko dira jardunaldiko beste 3 partidak. Goizean, Donezteben, Doneztebe Titi eta Doneztebe The Moment-ek beren indarrak neurtuko dituzte. Aldi berean, Oitzen, Oitz eta Doneztebe Ameztiaren arteko partida izanen da. Arratsaldean, aldiz, Arraiozera joan beharko gara partida ikusteko. Arraioz Sagardia eta Doneztebe Apeztegiak hantxen neurtuko baitituzte beren indarrak.
[Read more…] about 3. Jardunaldia: hurrengo partiduakBerriak
2. Jardunaldia: emaitzak
Asteburu honetan jokatu dira ligaxkako 2. jardunaldiari dagozkion partidak. Larunbatean, Oitz eta Doneztebe The Moment-en arteko partida izan genuen. Oitztarrak 9 eta 4ko emaitzarekin izan ziren garaileak. Eguneko bigarren partida, Irurita Miguelene eta Arraioz Sagardiaren artekoa izan zen. Etxekoak 9 eta 6 irabazi zuten, baina aipatzekoa Arraiozek lortutako puntua, bere plaza izan gabe, dagoeneko 3 puntu etera ditu Iruritako plazan (2 joan den astean).
[Read more…] about 2. Jardunaldia: emaitzak2. Jardunaldia: hurrengo partiduak
1. Jardunaldiko emaitzak
Asteburu honetan jokatu ziren 2021eko laxoa txapelketako lehen partidak. Giro ederrean jokatu ziren lehenengo partiduak, eta plazara gerturatu ziren ikusleak, partidu polit batzuk ikusteko aukera izan zuten.
[Read more…] about 1. Jardunaldiko emaitzakHasten da txapelketa!
Asteburu honetan hasiko da 2021eko laxoa txapelketa. COVID19 eragindako zailtasunak direla eta, aurtengo txapelketa beste urtetakoa baina pixka bat motzagoa izanen da. Hala ere, txapelketa aurrera aterako da, inongo zalantzarik gabe!! Aurtengoan 8 taldek parte hartuko dute txapelketan. 4 Doneztebetik, 2 Iruritatik, 1 Arraioztik eta 1 Oitztik. Hauek izanen dira taldeak: Doneztebe The Moment, Doneztebe Apeztegia, Doneztebe Ameztia, Doneztebe Titi, Irurita Miguelene, Irurita Olari, Arraioz Sagardia eta Oitz. Aipatzekoa iaz “Laxoa kopa” formatuan jokatu zela txapelketa, nabarmenak diren arrazoiak direla eta. Arraioz Sagardia izan zen garailea. Aurtengoan ere txapelaren bila atera beharko dira!
[Read more…] about Hasten da txapelketa!