Lehen finalerdietako lehen partidu honetan, ezin parekotasun handiagorik. Ikusleek ederki pasa dugu, joku ona eta itzulipurdiko pàrtidu honetan. Azkenean, 9-8 txapeldunak irabazle eta itzuliko partidurako dena irekia eta emozioz beteta geratu da.

Laxoa Elkartea - Web gune ofiziala
Lehen finalerdietako lehen partidu honetan, ezin parekotasun handiagorik. Ikusleek ederki pasa dugu, joku ona eta itzulipurdiko pàrtidu honetan. Azkenean, 9-8 txapeldunak irabazle eta itzuliko partidurako dena irekia eta emozioz beteta geratu da.

Euria dela medio, igandean jokatu beharreko partidiak atzeratu egin behar izan dira
Larunbatean ordea, Doneztebe The Moment – Doneztebe Apeztegia partidua gauzatu zen, The Moment taldeak irabazi zuelarik 9-5 emaitzarekin .
Eta pasa den asteko larunbaten bertan bera utzitakoa ere, ostiralean bukatu zen. Doneztebe Mikelo taldeak 9-2 irabazle azkenean, Oiz Kokoetxearen aurka.
Txapelketan zehar partidu batzuk bertan bera gelditu dira, euria dela eta. Horietako bi errekuperatzen ari dira egun hauetan. Irurita Miguelene – Oitz Kokoetxea, maiatzaren 1ean jokatu da eta doneztebarren arteko derbi batean, Mikelo – Zarbonet partidua jokatuko da maiatzaren 2 den asteazkenean.
Asteburu honetan jokatuko da txapelketako 5. jardunaldia. Joan den astean bezala espero dugu eguraldi ona egitea.
A taldean, Doneztebe “Mikelo” Irurita “Miguelene”-ren aurka jokatuko du, Oiz “Kokoetxeak”, aldiz, Arraiotz “Sagardia” liderraren aurka jokatuko du. [Read more…] about 5. Jardunaldia