Asteburu honetan jokatu dira 6. jardunaldiko partiduak. Ligaxka bukatzeko jardunaldi baten faltan, aldaketa batzuk izan dira sailkapenean.
Aurtengo Txapelketa
6. Jardunaldia: ordutegiak
Asteburu honetan jokatuko dira laxoa txapelketako 6. jardunaldiko partiduak. Gaur, ostiralean, bi partidu jokatuko dira eta igandean, beste bat. Hemen uzten dizuegu partiduetako ordutegiak.
Plazan ikusiko gara!!
5. Jardunaldia: emaitzak
Asteburu honetan 5. jardunaldiko partiduak jokatu dira. Eguzkia asteburuan indartsu ibili da eta partidu ugari jokatu ahal izan dira. Jardunaldiko hiru partiduez gain, atzeratuta zegoen beste bat ere jokatu da. Hemen dituzue EMAITZAK eta SAILKAPENA.
5. Jardunaldiko ordutegiak
Asteburu honetan ligaxkako 5. jardunaldia jokatuko da. Larunbatean bi partidu jokatuko dira eta igandean bat. Badirudi eguraldiak ere lagunduko duela hemendik aurrera, izan ere, badirudi eguzkia gelditzeko etorri dela.
4. Jardunaldia: emaitzak
Asteburu honetan laxoa txapelketako 4. jardunaldiko partiduak jokatu ziren. Arraioz Sagardia eta Doneztebe The Moment-en arteko partidua etxeko taldearentzat joan zen. Garaipen honekin, Arraioztarrak ere goiko postuetan jartzen dira.