Asteburu honetan jokatuko da ligaxkako 3. jardunaldia. Espero dezagun eguraldiak lasaitasun pixka bat ematea eta horrekin batera, partidu guztiak jokatzeko arazorik ez izatea. Partiduetako ordutegiak ikusi nahi baduzue, HEMEN egin dezakezue klik.
Aurtengo Txapelketa
2. Jardunaldia: emaitzak
Asteburu honetan txapelketako 2. jardunaldia jokatu da. Hemen dituzue EMAITZAK eta SAILKAPENA.
Plazan ikusiko gara!
2. Jardunaldiko ordutegiak
Badauzkagu asteburu honetako ordutegiak.
Hementxen uzten dizuegu kartela. Aipatu ere, atzo, osteguna, Doneztebe The Moment eta Doneztebe Titi-ren artean partidua jokatu zela eta 9-1 irabazi zutela The Moment taldekoek.
XLV. Nafarroako Laxoa Txapelketa
Asteburu honetan hasiko da 2025 urteko Navarroako Laxoa Txapelketa. Aurtengoa, XLV. edizioa izanen da eta zazpi taldek parte hartuko dute: Doneztebetik 3, Oitztik 2, Iruritatik 1 eta Arraioztik 1. Txapelketak hiru hilabeteko luzapena izango du, eta abuztuaren 2an, Doneztebeko Bear Zana pilotalekuan jokatuko da finala.
Paxaka finala
Igande honetan jokatuko dira, Iruritako Aranabia pilotalekuan, Paxaka txapelketako finalak. Final handia, arratsaldeko 5etan izango da Erratzu eta Oitz-en artean eta 3. posturako partidua Irurita eta Doneztebek jokatuko dute arratsaldeko 3:45etan.